Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-14 Hasi dira 'Alkatearekin Topaketak' izeneko saioak
Encuentros / Topaketak

Atzo hasi ziren Alkatea auzokide taldeekin egiten ari den bilerak, eta zortzi saio gehiago egingo dira irailean, Leioako eremu ezberdinetan banatuta.

Topaketa horien asmoa da herritarrekin harreman zuzena berreskuratzea, pandemiaren bi urteren ondoren; Udalaren entzute aktiboa eta hurbiltasuna erraztea (alkatearen irudian ordezkatuta); eta egungo aginte-planean egindako kudeaketaren eta hartutako konpromisoen berri ematea.

Atzo Iturribide, San Juan, Monte Ikea eta Mendibileko bizilagunak bildu ziren. Hurrengo bilera gaur asteazkena, hilak 14, izango da Santi Mami, Santsoena, Sarriena, Kazetariak eta Mardoena (Kultur Leioan, 18.30ean) eta, biharkoan osteguna, hilak 15, Aldekoena, Larrakoetxea eta Artatzagana (San Bartolome Kulturgunean).

Datorren astean, hilaren 20an, asteartea, Artatza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Peruriko (San Bartolome Kulturgunean) bizilagunentzat izango da bilera. Asteazkenean, hilak 21, Lamiako, Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondo izango dira (Lamiakoko Adinekoen Zentroan). Eta ostegunean, hilak 22, Udondo (Boulevard eta historikoa), Ondiz eta Aketxe (Ondiztorren) taldeen txanda izango da.

Iraileko azken astean azken hiru topaketa izango dira, eta asteartean, hilaren 27an, Kandela Zubietako leioaztarrak eta Iparragirre zeharkaldia (Behargintzan) izango dira; asteazkenean, berriz, Pinueta (Txoko Gaztelubiden).

Leioako erdigunean ostegunean, hilak 29, amaituko da Kultur Leioan, Elexalde, Iparragirre etorbidea, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Independentzia eta Leioandi guneekin.

Topaketak 18:30ean hasiko dira eta 90 minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera, 20:00ak aldera amaitu ahal izateko. Bilerak gehienez 12-15 pertsonako taldeetan egingo dira, guztiek parte hartu ahal izatea bermatzeko. Topaketetan parte hartzeko, izena eman behar da 688736136 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa