Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-09 Igande honetatik aurrera ezin izango da aparkatu Avanzadako errepidearen hegalean, Mendibileko tartean Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den asfaltatze-obrak direla-eta, irailaren 11tik (igandea) aurrera kendu egin beharko dira ibilgailuak eremu horretatik
Zona de la Avanzada donde se llevarán a cabo las obras. / Lanak Avanzadako errepidearen hegalean egingo dira.

Bizkaiko Foru Aldundia Leioan, Bilbo-Getxo noranzkoan, Avanzadako errepideko trafikoa berrantolatzeko egiten ari den lanen barruan, eta datorren astean zehar asfaltatze-lanen fasea amaitzeko, igande honetarako (hilak 11) kendu egin beharko dira Iparragirre etorbideko hegalean aparkatutako ibilgailu guztiak. Debekatuta egongo da egun horretatik aurrera (irailak 11) aparkatzea, 08:00etatik aurrera.

Lanak igande gauean hasiko dira, eta, horretarako, beharrezkoa izango da autobus-geltokitik hurbil (Mendibileko pasagunea baino lehen) berritzen ari diren aparkalekuetan aparkatutako ibilgailu guztiak kentzea, igande goizerako.

Asfaltatze-lanek astebete eta 10 egun bitartean iraungo dute; beraz, denbora horretan, murrizketak mantenduko dira aparkaleku-eremuetan. Lanek irauten duten bitartean, eta trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko, asfaltatze-lanak gauez egingo dira.

Erreiak berrantolatzea

Lanen helburua erreiak eta sarbideak berrantolatzea da, bide nagusiaren eta alboko bide paraleloaren artean. Hala, trafikoa arinduko da, eta segurtasun handiagoa emango zaie galtzaden arteko truke-mugimenduei eta lotuneei. Helburua da udalerria zeharkatzen ari diren ibilgailuak herriko kaleetan sartzea saihestea, eta, era horretan, gure kaleetan gas-isurpenak eta zarata gutxitzea.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (image/jpeg, 346 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa