Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-15 Herrigune Leioak ikasturtearen amaiera ospatuko du erakustaldi batekin
herrigune / herrigune

Bihar, ekainak 16, Herrigune kalera aterako da beste behin, kasu honetan 2021-2022ko ikasturtean egindakoarekin. Erakustaldia Sabino Arana kalean burutuko da 17:00etatik 19:00etara.

Erakusketa honetan, Laborategian egin diren lanak edota egon diren prozesuak ikusteko aukera egongo da, halaber, puntualki eman diren prozesuak, bere protagonisten laguntzarekin; Leioako auzokideak. Esposizio ezberdinak izango ditugu, esate baterako, eskulanak, landarekin egindako elaborazioak, LiburuLab, udalerriko beste eragilerekin egindako topaketak, hazkuntza taldea…

Horretaz gain, Ekineko talde motorrak ere izango dira erakusketa honetan, herritarrek proposatutako guztion onerako erronketan landutako guztia ezagutzera emateko. Erronka horiek herritarren eta erakundeen artean elkarlanean garatzen ari dira, lankidetza publiko-sozialaren esperientzia berritzaile batean.

Oso aukera ona ikasturte honetan Herrigunen eman diren prozesu eta lanak ezagutzeko eta ikusteko, bere partaideak ezagutzeko eta hurrengo ikasturterako ideia berriak edota proiektuak proposatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa