Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-14 Iraileko kirol jardueretarako aurreinskripzioa zabalik
Sakoneta / Sakoneta

Zabalik dago Sakonetak irailetik aurrera eskainiko dituen kirol ekintzetarako aurreinskripzio epea, baita Torresolok irailetik aurrera eskaintzen dituen padel ikastaroetan izena emateko epea ere. Aurretiko izen ematea ekainaren 23ra arte egongo da zabalik, eta Sakonetan bertan edo uki.atezaintza@leioa.eus posta elektronikoaren bidez egin ahal izango da.

Hona hemen izena emateko eta plazak esleitzeko egutegia:

1. Plazen zozketan parte hartzeko aurretiko izen-ematea: ekainaren 13tik 23ra; aurrez aurre edo posta elektronikoz
2. Aurreinskripzio eta erreklamazioen zerrendak: ekainaren 29tik uztailaren 1era
3. Plaza zozketa: uztailaren 5ean - Sakonetan - 09:30ean
4. Plaza onartzea: uztailaren 6tik 15era; aurrez aurre edo posta elektronikoz plazaren esleipena baieztatuz bidaliko den mezuari erantzunez

Plazak aldez aurreko zozketa baten ondoren esleituko dira. Zozketak lehentasun ordena ezartzen du, bai plazak lortzeko, bai jarduera bakoitzeko itxaron zerrenda antolatzeko.

Gehienez ere bi jardueratan eman daiteke izena, edo jarduera beraren bi ordutegitan. Kasu horretan, berariazko eskaera bat bete behar da, eta bertan bi ordutegi edo jardueren lehentasun ordena adierazi. Eskaera esteka honetan deskarga dezakezu: Kirol jardueran aurreinskribatzeko eskabidea, edo erantsitako fitxategia erabil dezakezu. Dokumentu honetan, gainera, zozketa sistema azaltzen da.

Uztailaren 5ean bi zozketa egingo dira: alde batetik, ikastaroak eta kirol jarduerak; bestetik, padela. Beraz, bi zozketa desberdin dira. Bi zozketetan jarduera edo ordutegi batean baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, bi eskabide bete behar dira, zozketa bakoitzerako bat.

Erlazionatutako dokumentuak:

Torresolo padel (pdf, 217 kb)

Sakoneta kirol eskaintza (pdf, 667 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa