Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-09 Uda honetan barnetegi batean ikasi nahi duzu?
Barnetegi Zornotza / Zornotzako Barnetegia

Leioako Udalaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko hitzarmenari esker, aurton ere 15 leioaztarrek udako ikastaro bat egin ahal izango dute Zornotzako barnetegian prezio erdian. Udan euskararen ezagutza indartzeko aukera paregabea. Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 27ra arte, eguerdiko 14:00etan, Euskara Zerbitzuan.

Kontuan hartzekoak:
1) Parte hartzeko Leioan erroldatuta egon behar da 2022ko maiatzaren 18a baino lehen. Baldintza hau betetzen ez duten eskatzaileen eskabideak baztertuko dira.

2) Eskatzaile bakoitzak ikastaro bakarra aukeratu beharko du.

3) Epea amaituta 15 eskabide baino gehiago badago, zozketa bidez eratuko dira 15 ikasleen zerrenda eta dagokion itxaron zerrenda.

4) Zozketa beharrezkoa bada ekainaren 28an, 10:00etan egingo da Kultur Leioako prentsa gelan.

5) Prezioa: pentsio osoan: 249 €; Pentsio erdian: 212€

6) Ikastaroen daten aukerak
Abuztua 1-12
Abuztua 15-26
Iraila 5-16
Iraila 19-30

Informazioa eta izen-emateak:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe 11-4 (Kultur Leioa)
Euskarazerbitzua@leioa.eus
946072576

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskabide orria (pdf, 191 kb)

Informazioa (pdf, 71 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa