Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-16 Trafiko aldaketak izango dira ostegunetik igandera
/

Datorren asteburuan, maiatzaren 19tik 22ra bitartean, Umore Azoka-Artista Kaleko Azokaren edizio berri batean murgilduko da Leioa. Hori dela eta, udalerriko kale batzuetan zirkulazio-mozketak eta aldaketak izango dira unean-unean.

Osteguna 19 eta ostirala 20: trafikorako itxita 17:30etik 00:00etara.

Maiatzak 21, larunbata: trafikoa 12:00etatik 15:00etara eta 17:30etik 00:00etara itxiko da.

Maiatzak 22, igandea: 10:00etatik 15:00etara trafikoa itxita.


Bilbo-Getxo trafikoa

• Alboko bidea moztuko da norabide-aldaketatik Dr Luis Bilbao Libano (Iturribide 16 zenbakiaren parean), Mulliganseko biribilguneraino.

• Ahal dela, Avanzadako tunelean zehar zirkulatuko da.

• Getxoranzko alternatiba proposatzen da, alboko bidetik eta musikaren biribilgunerako sarbidetik, gasolindegia igaro ondoren; bigarren aukera gisa, alboko bidetik zirkulatzea proposatzen da, zirkulazioa eten arte, gero Luis Bilbao Libano kalean sartzeko biribilguneraino, eta hortik Leioa-C/Autonomia Metroaren biribilguneraino (itsasadarreko errepidea).

• Algortarako noranzkoan doazenek Unibertsitateko errepidea dute ordezko bide, Artatzarako edo Perurirako bidean.


Getxo-Bilbo trafikoa

• Alboko bidea Iparragirre kaleko 2C zenbakitik (Mulligan 's-eko biribilgunetik) Iparragirre kaleko 72. zenbakiraino (Luis Bilbao Libano doktorearekiko elkargunea) moztuko da.

• Ahal dela, Avanzadako tuneletik zirkulatuko da.
• Beste aukera bat Aldapabarrena kalea Aldapa biribilguneraino inguratzea da, eta Luis Bilbao Libano doktorearen kalera jaistea.


SARRERAK ETA IRTEERAK
Barrukoa:

• Bulebarreko alboko bideak bi noranzkoetan, Bilborako norabidean Mulligan 's biribilgunetik (Iparragirre kalea 2C) eta Getxorako noranzkoan Luis Bilbao Libano doktorearen kalera.

• Udaletxearen jaitsiera, Leioandiko biribilgunetik.

Mendibil-San Juan-Iturribide eta Centro Cívico

• Mendibil kaletik sartuko da aipatutako eremuetara.

• Irteera Mendibilbarri kaletik (musikaren biribilgunea) egingo da, Bilborantz edo Getxorantz joateko.


Iparragirre

• Bilbotik datorren trafikoak Luis Bilbao Libano doktorearen kaletik edo suhiltzaileen tuneletik – norabide aldaketa – egin beharko du.

• Getxotik datorren trafikoa Euzko Gudariak-Aldapabarrena kaletik egingo da.


Estartetxe-Elexalde:

• Bilbotik Luis Bilbao Libanotik egingo da -Aldapabarrena-Inaurratzaga.
• Bilborako irteera Artatzagana kaletik egingo da, Unibertsitaterantz, edo Getxoranzko alboko bidetik, suhiltzaileetan noranzkoa aldatuz.


Sabino Arana-Independentzia-Aldapa-Luis Bilbao Libano:

• Bilbotik datorren trafikoa alboko bidetik egingo du eta Lamiako irteera hartuko du edo, bestela, Luis Bilbao Libano kaletik.

• Getxotik datozenek Euzko Gudariak etorbidetik egingo dute eta Aldapabarrena kaletik jaitsi.

LEIOANDIKO BIRIBILGUNEA IXTEA
Hilak 20, ostirala
Trafikoaren zati bat itxiko da (biribilgunetik iparragirre etorbidera itxita, Leioandirako bidea irekita 15:00etatik 01:00etara.

Erlazionatutako dokumentuak:

PLANOA (pdf, 821 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa