Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-04-28 UDA eta Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalik da
UDA / UDA

Gaur ireki da UDA eta Udaleku Irekietako udalekuetan izena emateko epea, 6 eta 13 urteko umeentzat eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, hurrenez hurren. Epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik, eta familiek Sakoneta kiroldegira, Gaztegunera, HAZ bulegoetara joan beharko dute edo Udaletxean Egoitza Elektronikoaren bidez egin.

Udaleku horiek uztailean garatzen dira, helburu bikoitzarekin: Leioako haur eta gazteei oporraldiaz gozatzeko espazio eta jarduera ludikoak eskaintzea eta, aldi berean, familiei oporraldi honetan lana eta familia uztartzen laguntzea.

Behin-behineko zerrendak erreklamatzeko ohiko epearen ondoren, plazak zozketa publiko bidez esleituko dira, maiatzaren 18an, 11:00etan, Sakonetan eta Gaztegunean.

Informazio gehiago:

Egoitza Elektronikoa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa