Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-29 Gabonetan pirotekniarik ez erabiltzea gomendatzen du Udalak
pirotecnia / piroteknia

Leioako Udalak dei berezia egin nahi die herritarrei pirotekniarik erabil ez dezaten jaiegun hauetan zehar, ardura eta auzokideekiko errespetua eskatuz.

Udalak bereziki gogoratu nahi du halako materialaren erabilerak ekar litzakeen ondorioak. Alde batetik, pertsonen segurtasun eta herriaren ondarerako arrisku larriak. Petardoak eta suziriak desegoki erabiliz gero, erabiltzailea erre daiteke edo zauri larriak izan, eta horiek hartuko duten ibilbidea aurreikusi ezin denez, arriskutsuak dira hirugarrenentzat ere bai. Suziri eta petardoak eraikin edo hiri-altzarien aurka botatzeak higiezin horien erabiltzaileentzako arrisku gehigarria dakar, eta gainera, guztion ondarearen aurkako erasoa da.

Egoera are larriagoa da erabiltzailea adingabea bada, eta gehienetan, piroteknia erabiliz gero, auzotarrei eragozpen gehiago dakarkie, baita ordena publikoaren nahasmendua ere.

Bestalde, Leioako Udalak azpimarratu nahi du halako produktuak erabiliz gero, ingurumenari kalte egiteaz aparte, ondorio larriak paira ditzaketela zenbait pertsonek. Buru-nahasmendua dutenak, adinekoak, umeak, eta horiez gain, eztandak eragindako estres episodio larriak sufritzen dituzten animaliak ere.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, gomendatzen da pirotekniarik ez erabiltzea egun hauetan zehar, eta erabiliz gero, har daitezkeen segurtasun neurri guztiak hartzeko eskatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa