Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-26 Leioa saritu dute CNIS2021 sarietan, LeioaHurbil kultura instituzionaleko eta trebetasun digitaletan gaitzeko eta ahalduntzeko programagatik
Chiara Camaron, Secretaria General, y Eider Sarria, Interventora municipal / Chiara Camaron, Idazkari Orokorra, eta Eider Sarria udal kontu-hartzailea

LeioaHurbil kultura instituzionaleko eta trebetasun digitaletan gaitzeko eta ahalduntzeko programagatik saritua izan da Leioako Udala CNIS2021 sarietan. Chiara Camaron idazkari nagusiak eta Eider Sarria udal kontu-hartzaileak jaso dute saria.

Leioako Udala 2015ean hasi zen eraldaketa-proiektu integral batekin, eta horren atzean Toki Administrazioan egiteko, izateko eta egoteko modua aldatzea dago. Lan hori Leioa Zugandik Hurbil dokumentuan udal-izapideak eta -kudeaketak sinplifikatu eta identifikatzeko prozesuarekin hasi zen. Ezinbesteko aurretiazko urratsa izan zen, Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integralaren konfigurazioarekin batera, 2020ko hasieran Egoitza Elektronikoa eta Espedienteen Kudeatzailea martxan jarri ahal izateko.

Leioa Hurbil bizirik mantentzen den eta etengabe eguneratzen den proiektua da, herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko. Trebetasun digitalei buruzko prestakuntza-programa bat ere badu, besteak beste, Udaleko youtube kanalean informazio-pilulak argitaratuz herritarrei hainbat izapide elektroniko labur eta erraz azaltzeko, lan egiteko modu berri horien abantailak ezagutarazteko eta Udalean zer egiten den irakasteko. Gainera, bideo horietan Leioako udal-langileak dira protagonista, eta haiek funtsezko pieza dira Udalean ezarpen digitala arrakastatsua izan dadin.

Hain zuzen ere, prestakuntza-programa hori izan da Administrazio Publikoei ematen zaizkien CNIS2021 Sarietako azken edizioan saritua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa