EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Igandea, 2021ko Urriaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-23 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga BIZUM bidez ere ordain daiteke 94.400.8000 telefonora deituz aldez aurretik
/

Zabalik dago, azaroaren 2ra arte, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea. Ohiko ordainketa bideez gain aurten BIZUM bidezko ordainketa ere gehitu da. Udalak ordainagiriak helbideratzera animatzen jarraitzen du.


Horretarako, ordainagirien helbideratzea errazteko, 2021eko zerga helbideratze epea zabalik egongo da urriaren 7ra arte, e-mail bat bidaliz bilketa@leioa.net helbidera edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetako edozeinetan. Helbideratuta dauden kontuetako karguak urriaren 11n egingo dira.

Udalak inprimakiak bidali ditu etxebizitzetara, ordainketa honako bide hauen bidez egiteko:

- Banku-helbideratzearen bidez (urriaren 7ra arte)
- Ordainketa-pasabidea (www.leioa.net)
- Banku-erakundeak
- Zergapeko posta-igorpena
- Udaleko eta/edo Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan

Hauetaz gain, aurten BIZUM bidezko ordainketa egiteko aukera ere badago. 94.400.8000 zenbakira deitzen bada aldez aurretik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa