2021-07-30
Leioak diru-laguntzak eman dizkie osasuna sustatzeko lan egiten duten zazpi elkarteri
Leioako Udalak, Gizarte Ongizate eta Osasun arloaren bitartez, bizi-ohitura osasungarriak eta zahartze aktiboa sustatzen dituzten elkarteei esleitu dizkie jada udal diru-laguntzak. Guztira, zazpi elkartek 5.105 euro jasoko dituzte euren ekintzak martxan jartzeko.
Elkarte hartzaileak honako hauek dira:
- MINBIZIAREN AURKAKO ESPAINIAKO ELKARTEA. Azaleko minbiziari aurrea hartzeko kanpaina.
- ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO GAUDE ELKARTEA. "Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde" proiektua.
- BIHOTZEZ, SORTZETIKO KARDIOPATIEN ELKARTEA. Familientzako arreta eta laguntza psikologikoa ospitale barruan eta kanpoan.
- AHIDA - BIZKAIKO ARRETAREN URRITASUNA ETA HIPERAKTIBITATEA DUTEN PERTSONEN ELKARTEA. TDHA duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
- Arnasa BIZKAIA – FIBROSI KISTIKOA dutenen BIzkaiko elkartea: Leioan Fibrosis kistikoa duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala ematea.
- ASEBIER - EUSKADIKO GAIXOTASUN ARRAROEN ELKARTEA. BIZKARREZUR BIFIDOA ETA HIDROZEFALIA. "Osasuna sustatzeko ekintzak".
- EUGENIA EPALZA ESKLEROSI ANIZKOITZAREN FUNDAZIOA. Busti zaitez- Mojate por la esclerosis.
Helburua da programak eta ekintzak ahalik eta leioaztar gehienengana iristea, ahalik eta emaitzarik onenarekin; izan ere, jasaten ari garen pandemiak bereziki eragiten die erakunde horiekin lan egiten duten kolektibo ahulenei.