Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-05-25 Ostegunean hasiko da UDATXIKI 2021en izena emateko epea, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Udatxiki Leioa / Udatxiki Leioa

Datorren uztailean Udatxiki Haur Hezkuntzako haurrentzako programa ludiko-hezitzailea itzuliko da. Programa hau 2015., 2016., 2017. eta 2018. urteetan jaio eta Leioan erroldatuta daudenentzat zuzenduta dago. Hamabostaldi edo hilabete osoka inskribatu ahal izango dira. Izena emateko epea maiatzaren 27tik ekainaren 8ra izango da zabalik.

Leioako Udalaren helburua da udalerriko familiei laguntzea familia eta lana bateragarri egiten, eta txikienei ikasturtearen osagarri den hezkuntza ematea.

Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinuetako ikastetxe publikoetan garatuko da, 94 plaza zentro bakoitzeko. Hiru zentroak markatu beharko dira, lehentasun-ordenaren arabera: 1, 2 edo 3. Interesa duten familia guztientzako plazak egongo dira, baina ezin izango da gainditu ikastetxe bakoitzak markatutako edukiera-kopurua; beraz, plazak inskripzio-ordena zorrotzean esleituko dira; markatutako lehen aukeran plazarik lortzen ez duenari bigarren aukera gisa markatutakoa eskainiko zaio.

Jarduerak 09:00etatik 14:00etara bitartean daude programatuta, eta aukera dago 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi-zerbitzua erabiltzeko, tasaren barruan dagoen zerbitzua, eta 14:00etatik 16:00etara otorduak eta lo-kuluxka zaintzeko zerbitzua. Horretarako, familiek bazkaria termo batean ekarri beharko dute eta ezingo dituzte haurrak 15:45ak baino lehen jaso. Zerbitzu horrek ez du aparteko preziorik izango.

Matrikula epea maiatzaren 27an eta ekainaren 8an izango da, biak barne. Izen-ematea egoitza elektronikoaren bidez egingo da (https://udaletxean.leioa.eus/(Izapideen Katalogoa – Izapideen katalogoa), edo aurrez aurre, herritarrentzako arreta-zerbitzuetan (SAC01 edo SAC02); bi kasuetan, betetako inskripzio-orria aurkeztu beharko da, eta, hala badagokio, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) jasotzailearen ziurtagiria. Inskripzio-orrian banku-kontuaren zenbaki bat eman beharko da, eta horri dagokion tasa ekainaren 17tik aurrera pasatuko zaio; era berean, inskripzio-orriaren amaieran, COVID-19 pandemia-egoeragatik beharrezkoak diren arriskuen eta prebentzio-neurrien gaineko erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko da. Ez da errolda-ziurtagiria entregatu behar; Udalak berak egiaztatuko du.

Udatxiki programari buruzko informazio edo zalantza gehiago nahi izanez gero, Udal Hezkuntza Sailaren bulegora jo dezakezu (Kultur Leioa, 4. solairua) edo telefonoz deitu (94 607 25 76).

Udatxiki 2021 tarifak

Ohikoa hilabete osoa 145,58
Arrunta hamabostaldi bat 72,79
Ohikoa bi anai-arreba hilabete osoan, anai-arreba bakoitzeko 131,03
Arrunta bi anai-arrebak hamabost bat anai-arreba bakoitzeko 65,51
DSBE - Hilabete osoa 72,79
RGI- hamabostaldia 36,40
RGI- bi anai-arreba hilabete osoan, hermnano bakoitzeko 65,51
RGI- bi anai-arreba hamabost bat anai-arreba bakoitzeko 32,76
Eguerdiko zerbitzua: bazkaldu eta siesta hilabete osoa 70,77
Eguerdiko zerbitzua: bazkaria eta siesta hamabostaldian 35,39

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa