Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-05-21 Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna
Observatorio de Inmigracion / Immigrazioaren behatokia

Gaur, maiatzaren 21a, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, UNESCOren Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala onartu ondoren.

Leioako Udalak kultura-aniztasuna gizateriaren ondare komun gisa defendatzeko konpromisoa adierazten du. UNESCOren Adierazpenak adierazten duen bezala, aniztasun hori gizateria osatzen duten talde eta gizarteen bereizgarri diren identitateen originaltasunean eta aniztasunean islatzen da, gizateriaren ondare komuna da, eta aitortu eta finkatu egin behar da oraingo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan.

Efemeride hori aprobetxatuz, Leioako Udalak kulturarteko ikuspegia duten datu estatistikoen lehen panoramika argitaratu du. Dokumentu hori Leioako Immigrazio Zerbitzuak egin du, eta udalerrian Immigrazioaren Behatokia eraikitzeko lehen urratsa da. Ekintza hori udalerriko Immigrazio eta Kultura arteko Bizikidetza Plana garatu eta ezartzean sortu zen. Plan hori 2019ko amaieran onartu zenetik egiten ari da.

Lortutako datuek askotariko gizarte leioztarra erakusten dute, jatorri eta nazionalitate anitzekin. Bizilagunen % 9,6 atzerritarrak dira (3.109 pertsona).

Pertsona horien % 54,8 emakumeak dira, eta atzerritar gehienak Bolivia eta Kolonbia dira. Atzerriko jatorriko pertsonen % 44,4k Espainiako nazionalitatea dute, eta Espainiako nazionalitatea eskuratzeko prozesu horien erdiak baino gehiago emakumeek sustatu dituzte ( % 58,2, 806 emakume).

Bestalde, leioztarren % 5,8k atzerriko nazionalitatea du (1.888 pertsona). Horien artean, 161 Espainian jaiotakoak dira, eta oso biztanle gazteak dira, % 91 0 eta 15 urte bitartekoak baitira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, landutako dokumentua erantsi da, datuak aztertzeko erabilitako aldagaiak sakontasun handiagoz zehazten dituena.

Horrekin guztiarekin, Udalak berretsi egin nahi du gure gizartean dagoen kultura-aniztasunaren, jatorri-aniztasunaren eta abarren errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa.

Erlazionatutako dokumentuak:

Leioako Immigrazioaren behatokia (pdf, 1155 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa