Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-05-17 Leioa LGTBIfobiaren aurka
LGTBI / LGTBI

Gaur, maiatzaren 17an, LGTIBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da, eta ekainaren 28an, berriz, LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna. Egun horiek giltzarriak dira komunitate honetako pertsonak mundu osoan jasaten duten diskriminazioa salatzeko.

Gure esku dago Leioa udalerri inklusiboagoa bihurtzea; hausnar dezagun zer egin dezakegun bakoitzak.

2020an Leioan zailtasun edo diskriminazio anizkoitzeko egoeran dauden emakumeei buruz egindako azterlanak erakusten duenez, azken urteetan aurrerapausoak eman badira ere arau-esparruan, eta ikusgarritasun eta normalizazio handiagoa badago ere, honako egoera honi aurre egin behar zaio:

- Kolektiboaren eta bere beharren ikusgaitasunik eza.
- Lan-ingurunean oraindik ez da aurkitu nahi zen normalizazioa.
- Zailtasunak ugaritu egiten dira, gainera, pertsona migratua edo arrazizatua bazara, edo desgaitasunen bat baduzu.
- Aisialdi-giroan, sexu-orientazioa edo -identitatea erakusteko segurtasun-falta sentitzea.
- Heteronormatibitateak familien ikuspegia ere ukitzen du.
- Irakaskuntzan, LGTBI kolektiboak ez du erreferenterik orientazio eta identitate sexualen eta/edo genero-identitateen aniztasuna naturalizatzeko.
- Ikastetxeetan isekak eta iruzkin homofoboak daude oraindik, eta horiek zaildu egiten dute segurtasun-espazioak eraikitzea eta nerabeen autoestimuari eustea.
- Administrazio publikoarekin harremanetan jartzeari dagokionez, egiaztatu da beharrezkoa dela prestakuntza ematen jarraitzea eta protokoloetan LGTBIfoboen jarrerak eta egoerak sartzea, langileek behar bezala erantzun ahal izan dezaten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa