Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-05-17 Creactivityko autobusak diseinua eta sormena sustatuko ditu Leioako ikasleen artean
eduCaixa / EduCaixa

Gaurtik ostiralera bitartean, Creactivityko autobusak, Kultur Leioa ondoan aparkatuta dagoenak, Leioako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei asmamena, trebetasuna eta sormena pizten irakatsiko die. Ikasleek tailerretan parte hartuko dute, eguneroko materialekin eta teknologia baxuko eta goi-teknologiako tresnekin, beren ideiei bizia emateko.

Espazioak hainbat eremu eta gela ditu praktikak egiteko: mekanikaren eremua, engranaje-espazioekin, mekanismoekin, kanikekin eta pinball makinekin; Haizearen eremua, haize-hodiekin; Elektrizitatearen eremua; eta Argiaren eremua, stop motion sistemarekin.

Tinkering mugimendua: sormenez inprobisatzeko gaitasuna
Creactivity "ikasteko sistema San Frantziskoko Exploratoriumeko Tinkering mugimenduan inspiratuta dago. Mugimendu hori Maker (edo Making) mugimendutik sortzen da, eta tekno- logia digital eta fisikoak nahasten ditu, sormen-diseinurako, eraikuntzarako eta objektuen eta artefaktuen pertsona- lizaziorako, helburu ludiko edo utilitario batekin.

Paradigma berri bat da, sormena eta diseinua erdigunean kokatzen dituena. Arazoak bat-batean konpontzea proposatzen duten jolasek erronka berriei modu sortzailean aurre egiteko eta etengabe aldatzen ari den gizartean moduak sentitzeko prestatzen dituzte haurrak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa