Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-23 2 eta 17 urte bitarteko leioaztarrentzako udalekuak itzuli dira
UDA / UDA

Leioako Udalak Udatxiki, UDA eta Gazteguneko udaleku Irekiak antolatu ditu berriro 2 eta 17 urte bitarteko haur eta gazte leioaztarrentzat. Neurri sanitarioak direla eta, aurten plaza-kopurua aldatuko da, bai UDAn, bai Udaleku Irekietan, eta gehienez 6 pertsonako taldeetan antolatuko dira.

Hiru udal-programak udalerrian erroldatutako adingabeentzat dira soilik, eta bi helburu dituzte: batetik, eskola-umeei aisialdirako eta kirolerako aukera eskaintzea, eta, bestetik, uztailean familia eta lana uztartzen laguntzea leioaztarrei.

Udatxikik, 2 eta 6 urte bitarteko txikienei zuzendutako eskaintzak, maiatzaren 27tik ekainaren 8ra izango du izena emateko data, eta eskabideak Herritarren Arretarako Udal Zerbitzuetan aurkeztu beharko dira. Udatxikiren jarduerak Leioako hainbat ikastetxetan egiten dira eta izena ematen duten txiki guztiek plaza ziurtatuta dute; beraz, ez da zozketarik egin beharko.

UDA programa klasikoa da udalerrian eta 7 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Izena emateko epea apirilaren 26tik maiatzaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Udalekuetarako lekuak murriztuta egongo dira aurten; izan ere, kirol-instalazioetan egiten diren jarduera gehienak dira, eta beharrezkoa da edukiera murriztuak betetzea, COVIDaren aurkako protokoloen arabera. Hori dela eta, aurten 240 plaza egongo dira erabilgarri uztaileko hamabostaldi bakoitzean, guztira 480 plaza, maiatzaren 18an, 11: 00etan, Sakoneta kiroldegian, zozketa bidez esleituko direnak.

Azkenik, nerabeek Aterpe Leioa Gazteguneak bere udaleku irekietan programatutako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Guztira 60 plaza izango dira, 30 hamabostaldi bakoitzean, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, eta izena emateko epea maiatzaren 10etik 21era izango da. Txanda bi egingo dira eta eskatzaileek hamabostaldia aukeratu beharko dute. Jarduerak (magia, zientzia, lorezaintza, trebetasun probak, gynkanak) Gaztegunean eta Ondiztorren izango dira, baina inguruko eremuetara irteera batzuk ere programatuta daude.

Inskripzioak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (Udaletxea eta Gaztelubide) eta Egoitza Elektronikoaren bidez egin ahal izango dira. Horrez gain, Sakoneta kiroldegian UDArako eta Gaztegunean udaleku irekietarako eskaerak ere jasoko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa