Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-16 Sakonetak txikientzako igeriketa ikastaro berriak antolatu ditu asteburuetan
natacion / igeriketa

Leioako Udaleko kirol sailak txikientzako igeriketa (hastapena eta egokitzapena) ikastaro berriak antolatu ditu asteburuetan. Izena emateko epea bihar, apirilaren 17an, hasi eta 25ean amaituko da.

Ikasleen igeriketa ikastaroen publizitatean akats bat gertatu ondoren, Sakoneta kiroldegiak talde berriak osatu ditu, aurreko ikasturteetan izena eman ezin izan zuten familiei beste aukera bat emateko.

5 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako bi ikastaro izango dira (hastapena) larunbata eta igandeetan, 11:00etan eta 11:45ean. Bestalde, 4 eta 6 urte bitarteko txikiek ere beste bi ikastaro izango dituzte larunbata eta igandeetan, 11:15ean eta 12:00etan. Ikastaro hauek maiatzaren 1ean hasi eta uztailaren 11n bukatuko dira.

Izena emateko epea apirilaren 17an, larunbatean, ireki eta 25ean amaituko da. Maiatzaren 27an (11: 00etan) plazen zozketa egingo da izena eman dutenen artean.

Erlazionatutako dokumentuak:

4-6 urtekoentzako ikastaroa (pdf, 843 kb)

5-12 urte bitartekoei zuzendutako ikastaroa (pdf, 691 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa