Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-03-02 Leioak bere gazteak inplikatzen ditu Googaz 3.0 programaren bidez tokiko merkataritzari laguntzeko Izena emateko epea zabalik da www.googaz.eus web gunean
googaz / googaz

Datorren asteburuan hasiko da Googaz 3.0 esperientzia Leioan. 'Millenials 'ek sortutako ihes-joko dibertigarria da, eta helburua da euskal gazteak motibatzea talentu gazteari ekiteko eta hura bultzatzeko, hainbat gaitasun eta trebetasun garatuz. Gainera, ekimenean parte hartzen duten gazteek taldekide guztientzako Interrail bidaia bat egiteko aukera izango dute.

2021. urte honetan, Googaz 3.0 proiektuak gazteek erronka sozialen aurrean dituzten rolak identifikatzea eta garatzea du helburu, tokiko merkataritzaren egoerari irtenbide berritzaileak eta sortzaileak emanez.

Datorren larunbatean, aurrez izena eman duten 18 eta 30 urte bitarteko Leioako hainbat gazte-taldek abentura hasiko dute Leioako Komertzio Batuen lokalean (aldapabarrena, 22). Bertan, hiru pertsonako taldeetan egungo erronkei irtenbidea eman beharko diete.

Leioako esperientzia amaitu ondoren (goiz horretan bertan izango da), jokoak taldeen emaitzen arabera jarraituko du. Proiektuak, lehiaketa gisa diseinatua, hiru fase ditu:


1. Lehen fasean, Googaz 3.0 izenekoan, non Escape Room (Scape The Herria) motako ekimenak hainbat udalerritan, orain Leioan, tokiko merkataritza bultzatzeko ideiarik onenak bilatzen ari diren.
2. Bigarren fasean, udalerri bakoitzeko talde bat bere probintziako kopara igaroko da, eta bertan proiektu berriak aurkeztuko dira, merkataritzaren arloan izango dituzten erronkei eta arazoei modu burutsuan irtenbidea emateko.
3. Azkenik, hirugarren eta azken fasean, probintzia bakoitzeko talde irabazleek 10-15 egunez bidaiatuko dute Europa osoan zehar, tokiko merkataritzari buruzko Europako joerei buruzko azterketa eta ondorengo memoria egiteko.


Iban Rodriguez Etxebarria, Leioako Alkatea oso pozik agertu da ekimen honekin: "Apustu berria eta freskoa da, eta pandemia honekin gehien sufritzen ari diren biztanleriaren bi sektore lotzen ditu: saltokiak eta gazteak. Elkarlanerako aukera bat da, eta biak indartuta ateratzen dira.”

Irati Arejita, ekimenaren antolatzaileetako batek adierazi zuenez, "Uste dugu pertsona guztiek dutela talentua, bakoitzak berea. Pertsona arruntak gara, baina gauza izugarriak egiteko jaio ginen. Askotan talentu horiek itzalpean geratzen dira, eta horregatik gaude hemen. Googaz 3.0 programan gazteen trebetasunak sustatuko ditugu, agintea har dezaten animatuz"


Arantza Prado, Leioako Mertarien Elkarteko presidenteak, bere aldetik, ekimen hau "guretzat ezezaguna den herritarren sektore baten iritzia eta ikuspegia jasotzeko aukera paregabea" dela esan zuen.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa