Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Hiria egiten » Errealitate nabaria

Hiria egiten

Errealitate nabaria

Udondo Udondo.
Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak zortzi urte daramatza indarrean, eta eman ditu bere lehen emaitzak. Horri eskerrak, gure komunitatearen fisonomia aldatu duten hainbat proiektu garatu dira gure udalerrian. Leioak hoberantz egin du.

Bizitzeko eta gozatzeko lekua

Leioa handitu egin da hainbat etxebizitza-eremu garatu direlako, besteak beste, Mendibil, Udondoko Bulebarra, Pinosola, Txorierri, Aldekoena, eta baita Lamiako-Txopoetan egiten ari diren hiriberritze-lanen ondorioz ere. Jarduera horiek abian jartzeak leioaztarren esku babes ofizialeko 800 etxebizitza jartzea ahalbidetu du, besteak beste, eta, horrela, arrazoizko prezioak dituzten etxebizitzen aldeko apustuari eusten zaio; Udala aitzindaria izan zen era horretako etxebizitzak eraikitzen Euskadin, hain zuzen ere, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Luis Bilbao Libano kalean babes ofizialeko 100 etxebizitza eraiki zituenean. Era horretan, hiri lurretan eraiki diren etxebizitzen %35 babes ofizialekoak izan dira, aplikaziozko lege-estandarra %20 ingurukoa izan arren. Legez eska daitekeenaren hamabost portzentaje-puntu gainetik.

Erlazionatutako dokumentuak:

Bizitzeko eta gozatzeko lekua


Hezibidea hartu eta lan egiteko tokia

HAPOren bidez ez da soilik etxebizitza eta ekipamendu publikoen ikuspegitik definitu eta kudeatu hiriaren garapena. Hiri-hazkuntzako ereduak egin duen apusturik garrantzitsuenetakoa izan da izaera ekonomikoko jarduerak garatzeko lurzorua gordetzea, eta, era horretan, udalerrian lanpostuak sortzea ahalbidetzea. Eta hori guztia errealitate historiko bati eusteko helburuarekin, hain zuzen ere, Leioan etxebizitza-lana binomioa bermatzea, betiere, garai batean erabili izan den lo-hiria kontzeptua behin betiko gainditzeko helburuarekin.

Erlazionatutako dokumentuak:

Hezibidea hartu eta lan egiteko tokia

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa