Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-29 Udaltzaingoak Leioako hirugarren adinekoen pertsonak engainatu nahian dabiltzatela ohartarazten du Gizarte Ongizateko teknikariak bezala identifikatzen dira eta biktimen sinadura lortzen saiatzen dira
ancianos / zaharrak

Leioako Udaltzaingoak, Udaleko Gizarte Zerbitzuen informazioa jaso eta gero, herritar guztiak ohartarazten ditu Leioan ematen ari diren iruzur saiakera batzuk direla-eta, hirugarren adinekoei zuzendutakoak batez ere.

Udaltzaingoaren arabera kasu ezberdinak sumatu izan dira, telefono deien bitartez edota biktimen etxeetara joaten. Azken kasu hauetan, etxeetan agertzen dira eta Gizarte Ongizateko teknikariak direla esan eta gero, biktimei dokumentu batzuk sinatzea eskatzen diete, laguntza batzuk arintzeko dela esanez.

Udaltzaingoak esan bezala, oraindik ez da zehaztu ze dokumentu dira aurkezten dituztenak, inoiz ez dutelako uzten etxeetan. Baina, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ongizate zerbitzuekin kontaktuan jarri eta gero, horrelako lanik egiten ari den teknikaririk ez dagoela ziurtatu du.

Arrazoi horregatik, Leioako Udaltzaingoak familiakoek ikusi baino aurretik inongo dokumenturik ez sinatzea eskatzen die herritar guztiei, batez ere hirugarren adineko pertsonei.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa