Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-07 Gehiago den gune berria
Eneko / Eneko

Leioak aisialdi, jolas eta auzokideen topaketarako gune berria estreinatu du. Gaztelubideko Dolores Ibarruri plaza da, Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoak elkartzen diren lekuan, hain justu. Ezinbesteko inbertsioa zen, zonalde urbanoan dagoen lurzoruari balioa eman diona, orain arte, inolako erabilerarik ez zuena. Azken baten, inbertsio ona da bertako auzokideen bizi kalitatea hobetzeko.

Gune hori estreinatzearekin batera, Udaberriko Azoka izan da, han bertan, hori baita espazio urbanoen helburua: ekitaldiak hartzea eta pertsonen jolas eta aisialdirako beharrei erantzutea. Leioak badaki asko horretaz. Datozen asteotan, adibidez, udalerriko plaza eta parkeak aktibitatez lepo egongo dira Umore Azokaren eskutik. Ezinbesteko ikuskizuna da dagoeneko, kale antzerkiaren erreferentea gure herrialdean.

Gunea irekitzeak ere, espazioari izena emateko balio izan du: Dolores Ibarruri. Horrela, denborarik ez duten bi errealitateei ematen zaie balioa: alde batetik, gure herriaren garai krudelenetarikoan (1936ko Gerra) legitimitate demokratikoa defendatu zutenak aintzatestea eta hori, gainera, emakume batekin irudikatzea. Orain arte, kale izendegiak ez direlako justuak izan emakumeekin.

Hori dela-eta, Leioako Udala eta Arantzadi Zientzia Elkartea elkarrekin ari dira lanean, 196 eta 1945 artean Leioan jasandako errepresioa azaleratzeko. Horiek izan baitziren gerra eta gerraostearen urterik latzenak, eta Oroimen Historikoari zor diogu lan hori, ohore egin diezaiogun: Egia, Justizia, Konponketa. Bulego bat ireki da Kultur Leioan garai hura bizi izan zutenen bizipenak, datuak eta oroimenak batzeko, edo garai hori bizi izan zutenen testigantza jaso zutenek kontatzeko daukatena jasotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa