Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-02-16 Leioako Udaltzaingoak lagun bi harrapatu ditu lapurretan egiteko prest
material / material

Leioako Udaltzaingoak lagun bi identifikatu ditu gaur goizaldean lapurretan egiteko prest zuten materialarekin. Lagun bi hauek kotxean bueltaka ibili dira goizaldean Leioako kaleetatik zehar oso abiadura motelean, horregatik paisanoz zeuden udaltzainek abisua eman zuten.

Segidan, 05.06etan aldera, patruila batzuk kotxea geldiarazi zuten Autonomia Etorbideko biribilgunean. Identifikazioa eskatu ostean agenteek kotxea miatu zuten eta bertan lapurretan egiteko materiala prest zegoela ikusi zuten, hauen artean, buru-berokiak, ahuntz-hankak, zizailak, serrak, zulagailu elektrikoak, eta bihurkinak, besteak beste.

Material honetaz gain, pertsona bi hauek ez zuten kotxearen inolako dokumentaziorik, eta jabeak ere ez zirela egiaztatu zuten udaltzainek. Honetaz gain gidatzeko baimenik ere ez zuen gidariak. Horregatik, udaltzainek kotxea udal depositura eraman dute jabe bezala agertzen den pertsona Udaltzaingoaren egoitzan aurkeztu arte.

Identifikatutako pertsona bi hauek, C.V.C 26 urtekoa, jatorriz Errumaniakoa eta Burgosen bizi dena, eta A.C.V 30 urtekoa, jatorriz Errumaniakoa ere eta Santurtzin bizi dena, hainbat aurrekari penalak dituzte, hauen artean, lapurretak, hiriko materialaren lapurreta, autoritatearen kontrako atentatua, edota dokumentuen faltsutzea.

Konfiskatutako materiala ikusi ondoren eta identifikatutako pertsona hauen jarrera ikusi ondoren Leioan lapurretan egiteko prest zirelaren susmoa du Udaltzaingoak, beraz ekintza honekin delitu berri bat ekiditu du Leioako Udaltzaingoak.

Momentu honetan Leioako Udaltzaingoa pertsona bi hauen datuak egiaztatzen dabil eta Ertzaintzaren zein beste polizia batzuen datuekin alderatzen. Ibilgailuaren kondukzioaren gainean salaketak jarri dira jada, eta Hiriko Segurtasuna arautzen duen Legearen araberako salaketak ere lantzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa