Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2021ko Abenduaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-22 Leioako Udaltzaingoak zonaldean engainuen bidezko lapurretak ematen ari direla ohartarazi du
Ladrones / Lapurrak

Leioako Udaltzaingoak jakinarazi izan duenez bikote batek, hinduarrak edo errumaniarrak, engainuen bidezko lapurretak egiten ari dira zonaldean, gehienbat pertsona nagusiak eta bakarrik doazen oinezkoak izaten dira biktimak.

Atzerritarrak direnez hizkuntza erabiltzen dute aitzakia bezala eta herritarrei galdetzen diete ze billete erabili behar duten gasolina-zerbitzuguneetan, momentu horretan diru atzerritarra erakusten dute –dolarrak batez ere-, biktimak ezetz esaterakoan euro billetea erakusteko eskatzen diote biktimari eta ateratzerakoan eskutik kentzen diote eta korrika irtetzen dira.

Honetaz gain, bitxiak edota urrezko objetuak erakusteak duen arriskuaz ohartarazi du Udaltzaingoak, indarra erabiliz lapurtu ditzaketeelako.

Lekukoek adierazten duten bezala, bikotea ume gaztetxo batekin joaten da eta Alfa Romeo markadun kotxea darama, matrikula kanpotarrarekin eta grisa.

Azken kasuak zonaldean eman dira, hori dela eta Leioako Udaltzaingoak inguruetako Udaltzaingoekin elkarlanean ari dela baieztatu du, ahalik eta arinen harrapatzeko helburuarekin. Dena dela, herritarrek kontu handiz ibiltzeko eskatu dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa