Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-05 Lore Amenabar eta Luis Lópezek aurtengo César Uceda sari nagusia ex-aequo eskuratu zuten Guztira Musika Eskola desberdineko 15 gaztek hartu zuten parte
Ganadores / Irabazleak

Joan den larunbatean, apirilaren 2an, César Uceda sariak banatu ziren Kultur Leioan. Leioako Udalak urtero antolatzen duen ekitaldi honetan Kontserbatorio ezberdineko 15 gazte aurkeztu ziren. Baina azkenik, aurten lehen saridun bi egon ziren, ex-aequo, Lore Amenabar eta Luis López izan ziren.

Epaimahaiak adierazi zuen bezala, aurten ere aurkeztutako gazteen maila oso altua izan zen, hori argi geratu zen sari banaketan, lehen saridun bi eta bigarren saria hutsik geratuz.

Aurtengo sarituak hurrengokoak dira:
· 1. saria Ex-aequo –600 euro eta plaka-: Lore Amenabar (akordeoia) Donostiako Francisco Escudero Musika eskolatik eta Luis López (pianoa) Leioako Udal Musika Eskolatik.
· 2.saria –450 euro eta plaka: – Hutsik
· 3.saria –300 euro eta plaka-: Idoia Ugalde (saxofoia) Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Eskolatik.
· Aipamen Berezia: Amaia Miranda (kitarra) Leioako Musika Eskolatik eta Adrián Salinero (pianoa) Leioako Musika Eskolatik.

Epamahaia, berriz, musika arloan ospe handia duten hiru pertsonez osatuta egon zen: Charles Bhingam, biolinista eta Musikeneko hari departamentuko zuzendaria, Bruno Claverie, flautista eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren solista eta Musikeneko irakaslea, eta Javier Pérez Azpeitia, pianista eta Musikeneko planifikazio Akademikoaren zuzendari ordea. Hauetaz gain Maria Uceda violonchelista izan zen batzordekide lanetan ere.

César Uceda sari honetan VI edizio bete duena aurten, Euskal Herriko edozein tokiko Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleek parte hartu dezakete, 20 urtetik beherakoak. César Uceda , Leioako Musika eskolako irakaslea zena, ETAk erahil zuen 80.eko hamarkadan. Ekitaldi honekin, Udalak César Uceda eta musikarekin lotu nahi ditu bere izena goraipatzeko eta aldi berean bere senitartekoei Leioako herriko errespetua eta elkar laguntza adierazteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa