Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-04 Gazte bat atxilotu dute Leioan diru faltsuarekin erosketak egiteagatik Badirudi billete hauek Bilbon eta Getxon atzemandakoen partida berekoak direla.
Billete / Billete

Azken egunetan Bilbon zein Getxon faltsuak diren 50 euroko hainbat billete atzeman dituzte. Honen arira, Leioan gazte bat atxilotu zuten atzo Udaltzainek.

Atzo bertan gazte bat, A.S, Leioako denda baten 50 euroko billete batekin ordaintzen zihoala merkatariak zerbait arraroa somatu zuen, aurreko egunean ere, gazte bera beste 50 euroko billete batekin ordaindu zuelako. Momentu hortan Udaltzaingoari deitu zion merkatariak.

Agenteek bertaratu zirenean billeteak faltsuak zirela baieztatu zuten baina “kalitate handikoak” zirela azpimarratu zuten. Gaztea atxilotua izan zen maula egitea egotzita, hori dela-eta, gaur bertan “epaiketa azkarra” izango du.

Billete hauen ezaugarrien arabera Leioako Udaltzaingoak Getxo eta Bilbon atzemandako partida berekoak direla uste du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa