Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-18 Leioa Kirolak-en errekurtsoaren balioespen partziala
Piscinas / Igerilekuak

Leioako Udalak %100ean osatzen duen Leioa Kirolak S.A.U.ko administrazio-kontseiluak bertako lehendakari Eneko Arruebarrena Elizondoren proposamena onartu du, hots, Pinosolo Kiroldegiaren esleipen partzialaren aurka jarritako errekurtsoa modu partzialean onartzea.

Errekurtsoaren balioespen partzialak esan gura du egindako eskaria onartu egingo dela, bederatzi proposamenak aztertzeko unera arte atzera egingo delarik. Hortaz, balioespen berri bat egin beharko da. Leioa Kirolak-eko administrazio-kontseiluak, lehendakariak hala proposaturik, ondokoa onartu du: aurreko balorazioa egin zuen ebaluazio-batzordea ez den bestelako balorazio-batzorde batek egitea azterketa oraingoan.

Aipatutako errekurtsoan batzordea osatzen zuen enpresa baten partzialtasun eza eta askatasunik eza ipintzen da zalantzan; horren ondorio da beste balorazio bat egitea eta balorazio hori beste balorazio-batzorde batek egin dezala erabakitzea.

Administrazio-kontseiluak aginduzko txosten tekniko eta juridiko egokiak izan ditu aipatutako errekurtsoa arrazoiz gaitzesteko, eta lehiaketako esleipen partziala behin-betikotzat jotzeko. Hortaz, administrazio-kontseiluak, lehendakariaren proposamenez, gaiaren inguruko eztabaidaren ostean, gurago izan du balioespen partziala egitea, eta alde batera lagatzea sortutako zalantzak, esleipenean balizko partzialtasunik izan ote denentz.

Ebaluazio-talde berri batek beste balorazio bat egiteko erabakia hartzeak ez dakar inongo balio-juzkurik egungo balorazioarekiko, ez eta huraxe egin dutenekiko. Halaber, ez dakarkio inolako desohorerik lehiaketan behin-behineko esleipena jaso duenaren proposamenari. Alabaina, administrazio-kontseiluko lehendakari Eneko Arruebarrena Elizondoren ustez, Pinosolo Kiroldegirako proiektua estrategikoa da Leioarentzat, eta harako egingo den inbertsio handia dela-eta, tokiko erakundeen konpromisoa eskatzen du proiektuak, ez dadin esleipen prozesuari buruzko zalantzarik izan. Era berean, kontuan hartzekoa da Udalean diren alderdi politiko guztiek (gobernukoak eta oposiziokoak) osatzen dutela administrazio-kontseilua; hori, izan, balio garrantzitsua da berez-berez, eta lehentasun osoa zor zaio, nahiz eta Leioak kirol-azpiegitura berriaren ageri-ageriko beharrizana izan, eta erabaki honek obren hasiera atzeratzea eragin. Obrak 2011tik aurrera egingo dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa