Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2012ko Maiatzaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-08 Eguraldiarekin kontuz datozen orduetan
460_viento_lluvia_paraguas_01

Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak hurrengo orduetarako eman dituen eguraldiaren aurreikuspen kaltegarriak ikusita (haize bolada bortitzak edota urakan-haizeak), Udalak hurrengoa gomendatzen dizue leioaztarroi:

1. Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (lorontziak, esekitokiak…)
2. Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
3. Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
4. Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
5. Gaur gauean zaborra ez jaistea gomendatzen dizuegu ere bai, zerbitzua egun batez eten egingo delako haizeak edukiontziak erraztasunez mugi ez ditzan. Edukiontziek ez dute hutsik egon behar, ezta beteegi ere.
6. Azkenik, ezinbestekoa ez bada lekualdatzerik ez egitea gomendatzen dizuegu.

Neurri hauek gehi herritarron zuhurtzia nahikoa izan daitezela espero dugu, desiragarriak ez diren gertaerak ekidin ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala