Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2022ko Abuztuaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-14 Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du furgoneta baten ustezko lapurreta egiten saiatzeagatik Atxilotua Udaltzaingoaren bulegoetan dago identifikatzearen zain
Detención / Atxiloketa

Leioako Udaltzaingoak oraindik identifikatu barik dagoen gizon bat atxilotu zuen atzo ustezko lapurreta egiten saiatzeagatik leioaztar baten furgonetan. Atxiloketa Leioako kaleetatik pertsekuzio luze bat eragin ondoren etorri zen.

Gertaera hau atzo eguerdiko 13.25ean eman zen. Gizon bat, leioaztarra, beste bati segika zegoela udaltzain bi aurkitu zituen kalean eta laguntza eskatu zien.

Leioaztarrak azaldu bezala, ihes egiten zuen gizona bere furgoneta barruan lapurreta egiten saiatu zen, beraz, honen deskripzio eman eta gero, udaltzainek bere bila hasi ziren. Aurkitzerakoan gizonak berriz ihes egin zuen, pertzekuzioa eraginez, momentu horretan kaletik zihoazen oinezkoen sorpresarako.

Ihes egiten zegoela, ustezko lapurra oinezko batekin estropezu egin zuen eta kalean aparkatuta zegoen auto baten kontra egin zuen. Estropezu egiterakoan pakete bi bota zituen lurrera, hauetariko baten marihuana zegoela egiaztatu zuten udaltzainek atxiloketa egiterakoan.

Atxilotua, 24 urteko gaztea, Leioako Udaltzaingoaren bulegoetan dago identifikatzearen zain. Hazt marken bidezko identifikazioaren zain da Udaltzaingoa epailearen aurrean jarri ahal izateko, ustezko lapurra nortasun agiririk ez duelako gainean eta frantsesez baino egiten ez duelako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa