Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-12 Leioaztar bat salatua izan da baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik Gidaria baimendutako tasa hirukoiztu zuen, 0.79 eta 0.82ko tasa eman zuen, baimendutako 0.25 baino hiru aldiz gehiago. Leioako herritar bat, G.R.Q, salatua izan da joan den azaroaren 10ean gidatzeko baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik. Artatzako biribilgunean astiroegi zirkulatzen zihoanean harrapatu zuten Leioako udaltzainek.

Autoa geldiaraztean konturatu ziren gidaria ordu batzuk arinago ohartazari zuten gizona zela. Udaltzainek Leioako Bilbao kalean ikusi zuten alkoholarengatik nahiko eraginda eta autoa hartzeko moduan ez zegoela argi utzi zioten. Gizona kotxea hartzeko asmorik ez zuela baieztatu zuen eta oinez alde egin zuen.

Minutu batzuk barru Artatzako biribilgunean kotxea gidatzen harrapatu zuten. Alkohol tasaren froga egin eta gero gidaria baimendutako tasa hirukoizten zuela konturatu ziren udaltzainek, hau da, 0.79 eta 0.82ko tasa eman zuen, baimendutako 0.25 baino hiru aldiz gehiago.

Atzo Epaiketa azkarraren jakinarazpena heldu zitzaion gidariari eta gaur aske geratu da.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala