Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-12 Sestaon identifikatua izan da Leioan lapurtzen zuen emakumea E.C.E sestaotar honek delituen historial luzea du, besteak beste, enpresei lapurretak, ebasketak edota biolentzia bidezko lapurretekin. Sestaoko Udaltzaingoak Leioan lapurtzen zuen emakume bat identifikatu du. Emakume hau sestaotarra da, E.C.E, eta delituen historial sakona duela ziurtatu du Udaltzaingoak, besteak beste, enpresei lapurretak, ebasketak edota biolentzia bidezko lapurretak ditu egotzita.

Emakume honen jarraipena joan den urriaren 21ean hasi zen. Egun horretan leioaztar batek Bilbo-Getxoko ibilbidea egiten duen Bizkaibusean diru zorroa lapurtu ziotela salatu zuen.

Egun berean, eta ordu gutxi batzuk barru, “El Corte Ingles” merkatal guneko langile batek salatzaileari deitu zion emakume batek bitxitegian zegoelako bere txartelarekin ordaindu nahian, baina ez zuen lortu.

Honen berri izan eta gero, Udaltzaingoak “El corte Inglés” merkatal guneko segurtasun kamerak grabatutakoa aztertu zuen eta inguruan diren herrien Udaltzaingoen kolaborazioa eskatu zuen.

Egun batzuk barru, Sestaoko Udaltzainek, emakumea identifikatu zuten E.C.E sestaotarra. Jakin izan duten bezala, pertsona honek delituen historial luzea du, besteak beste, enpresei lapurretak, ebasketak edota biolentzia bidezko lapurretekin.

Kreditu txartela ebastea eta honen bidegabeko erabilera egitea egotzi zaio emakume honi, eta momentu honetan txartelarekin erosketa gehiago egin badira ikertzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa