Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-17 Hiru oinarri Eneko Arruebarrena. Leioako alkatea
Eneko / eneko

Orain 15 urte, Leioak logela-herri ospea zeukan, lasai lo egin ahal izateko lekua eta ezer gutxi gehiago. Baina hiri batek lo kuluxka indargarria baino gehiago bermatu behar die bere herritarrei.

Hiri batek hiru oinarriren gainean sostengatu behar du: etxebizitza, enplegua eta aisia. Gizakiaren berebiziko hiru beharrizan dira horiek, eta hiriak horiei erantzuten dien neurrian, gizabanakoak oreka aurkitzen du. Apartekoa da hirurak hirian bertan bakarrik erdietsi ahal izatea (bizitzea, lan egitea eta gozatzea), baina zenbat eta gehiago egin ahal izan, are eta gehiago hurbiltzen gara gure idealera.

Euskadiko Etxebizitza Behatokiaren datuak argitaratu berri dira (1995-2009). Leioa erreferentzia da etxebizitza babestuan. Populazio osoa hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hamabosgarren postuan egon arren herri eta hirien rankinean, 250 orotara, seigarrena da Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen. Lehen hirurak Gasteiz, Bilbo eta Donostia dira. 900 etxebizitza babestu dago eraikita dagoeneko, eta erkidegoaren batez bestekoa hobetzen du, kopuru absolutua aintzat hartuta, biztanle gehiago eta aurrekontu handiagoa duten hirien gainetik dago. Gainera, oraindik 800 baino etxebizitza gehiago dago kudeatze bidean.

Enpleguari dagokionez, Leioak urteak daramatza lurzorua gordetzen aberastasuna eta enplegua sor ditzakeen aktibitate ekonomikoa ezartzeko. Azken urteotan ugaritu egin dira Aktibitate Ekonomikoetarako Parke modernoak, hala nola, Ibarrabarri, Santa Ana, Udondo-Erreka, Amaia, Ugarteondo… Ibaiondo gehituko zaie orain horiei guztiei. Eta gehiago daude heltzear.

Azkenik, aisialdiari helduta, maiatzak berezko distira dauka. Bi kultura-eskaintza daukagu, ekarpen garbia direnak Metropoliko Bilbok duen eskaintza osoan: Maskarada eta Umore Azoka. Kaleak, plazak eta parkeak pil-pilean egongo dira jarduera ezberdin, parte hartze eta dibertimenduarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa