Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2021ko Abenduaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-07 Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du bere bikotekidea erasotzeagatik buruan edalontzi batekin Erasotzailea, 37 urtekoa eta Trapagaranekoa, eta biktima urte bi zeramatzaten Leioan bizitzen Leioako Udaltzaingoak 37 urteko A.A gizonezkoa atxilotu zuen atzo Pinueta auzoan, bere bikotekidea erasotzeagatik buruan edalontzi batekin. Atzo, arratsaldeko 20.30ean, Pinuetako herritar batek Udaltzaingoari deitu zion bere kaleko taberna baten barruan borroka ematen ari zelako.

Patruila bi bertaratu zirenean emakume bat aurkitu zuten tabernaren kanpoaldean, M.V.G.C 33 urtekoa eta leioaztarra, negarrez zegoen eta burua zein eskuak odolez beteta zituen.

Anbulantzia bati dei egin ostean, emakumea bere bikotekideagatik erasotuta izan zela onartu zuen, urte bi daramatza berarekin bizitzen eta aspalditik psikologikoki tratu txarrak pairatzen zituela adierazi zuen.

Dena den, biktima inongo salaketa jartzeari uko egin zion “alferrikakoa” izango zelakoan, honetaz gain erasotzailea bere etxetik bi metrotara dagoen taberna batean lan egiten duela gaineratu zuen.

Atxiloketaren ostean, gaur erasotzailea epailearen esku jarriko du Udaltzaingoak tratu txarrak egotzita eta berrerorlea izateagatik, ondorioz eraso gehiago gertatzeko arriskua dagoelako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa