Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-28 Agirre eta Lekubetar, Jose Antonio: Lehendakaria Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

50 urte bete dira orain Euskadiko aurreneko lehendakaria zendu zenetik, Jose Antonio Agirre eta Lekube. 1960ko martxoaren 22an joan zen, erbeste gordin eta gogorrean, frankisten tropek okupatuta euskal lurra beharturik utzi baino 23 urte geroago. Ez zuen Euskadi berriz zapaldu harik eta Donibane Lohitzuneko hilerri apalean ehortzi zuten arte.

Jose Antonio Agirre Getxoko alkate izan zen oso gazte zela. Oso gazte ere, Errepublikako Gorteen diputatu izan zen Nafarroatik. Gazte zen Gernikan Euskadiko Gobernuaren lehendakari hautatu zutenean, eta handik kilometro gutxira, Bizkaia erasotzen ari ziren erreboltarien kanoiak entzun zitezkeen. Legaltasun demokratikoa defendatzen zuten alderdi guztiek osatutako kontzentrazio gobernuaren buru izan zen: abertzaleak, sozialistak, komunistak eta errepublikanoak. “Euskal oasia” izena ere hartu zuena gobernatu zuen, gerraren une latzenak gizalegez bizi izan zituen Herria eta gizartea, Estatuko beste leku batzuekiko desberdintasun handiekin.

Agirre izan zen gerra bat galdu zuen belaunaldiaren adierazgarririk handiena. Gerrarekin bat, senitartekoak eta lagunak galdu zituen, frontean eta kartzeletan. Ondasunak ere galdu zituen, behin espoliatuta erbeste luzera alde egin behar izan zuen. Guztia galdu zuen. Guztia gauza bat izan ezik, ordezkari publiko batentzat garrantzitsuena izan behar duena: bere Herriaren errespetua, konfiantza, maitasuna eta miresmena.

Esker on publiko eta orokorraren urtea da hau. Milaka pertsona anonimok gaur egun oraindik bizimodu eta konpromiso eredu ikusten eta sentitzen dute Agirre lehendakaria. Gizarte zibilak ere ez du inoiz oroimen kolektibotik ezabatu. Eta azkenik, euskal erakundeek ere esker ona zor diote, Jose Antonio Agirre ordezkaririk duinena izan baitute: Gobernua, Legebiltzarra, Aldundiak, Batzar Nagusiak eta Udalak.

Agur eta ohore Lehendakari, Egun handira arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa