Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Urtarrilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-23 Delituak gutxitu dira Leioan eta atxiloketak gehiago izan dira 2009an
udaltzaingo / udaltzaingo

Leioan gertatutako delituak gutxitu egin ziren iaz, eta honetaz gain herriko Udaltzaingoak atxilotutako pertsonak gehiago izan ziren, hau da, udaltzaigoaren eraginkortasuna handitu egin da.

Leioako Udaltzaingoak 33 pertsona atxilotu ditu 2009.urtean, aurreko urtekoak 17 izan ziren. Azpimarragarria da pertsona hauetatik hiru baino ez direla emakumeak izan.

Kopuru honetatik, 19 atxiloketa alkoholemia kontrolak eragindakoak izan ziren, baimendutako tasa gainditzen zutenak. Beste hiru jabetza pribatuen kontrako lapurretengatik, 2 ebasketa, 2 autoritatearen kontrako atentatuarengatik, 2 genero biolentziaren kontrako kasuengatik eta bakarra sexu eraso batengatik.

Bestalde, Epaitegietara izapidetutako eginbideak 641 izan ziren, hauetatik 535 herrian gertatutako ekintzek eragindakoak eta 106 beste udalerri batzuetan gertatutakoak. Datu hauek islatzen dutenez salaketak gutxitu egin dira, %9,20 iazko datuekin alderatuta.

Salatutako kontzeptuak ere gutxitu egin dira txirrinduen lapurreta, segapotoarena eta argazkilaritza materialarena izan ezik. Jabetzaren kontrako delituak ere gutxiago egin dira, 2008an izandako 222 salaketetatik 165 pasatuz iaz. Baina gogoratu behar dugu, gertaera hauek ziklikoak izaten direla, ez ohikoak.

Genero indarkeria
Genero indarkeriari dagokionez, hazkundea nabari izan dugu eta polizia-baliabideen partehartzea ere sail honetan. 2009.urtean 31 epai agindu berriak jaso izan ziren babesa eske, aurreko urteetakoekin batera (72 agindu) eta 2009an itxitakoak (25) guztira 103 dira.

Kasu hauek guztietatik 51 EAEn jaiotako herritarrek egindakoak izan ziren, 10 Estatukoek eta 42 kanpotarrek eragindakoak.

Azpimarragarria da, baita ere, 29 izan zirela babesa behar izan zuten emakumeak, eta gizonak, berriz, 2 izan ziren. Momentu honetan erasotuak izateko arriskua duten 6 biktima babesa jasotzen ari dira. Pertsona hauei 1.454 bider eman zaie babesa, udaltzain pare baten esku, 727 ordu izan dira 2009.urtean.

Alkohola eta drogen kontsumoa
Leioako Udaltzaingoak kontrol zehatza darama adingabekoek debekatuta dituzten substantziekin. Honen aurrean, pedagogi bidea erabiltzearen alde egin du Udalak, kasu hauetan eraginkorrena izaten delako. Beraz, adingabekoren bat drogak edota alkohola hartzen harrapatzen badute udaltzainek udal bulegoetara eramaten dute eta gurasoei deitzen diete euren bila joateko. Ondoren gutun bat bidaltzen zaie gertatutakoa azaltzeko. 2009. urtean 38 identifikatu dira, 2008an berriz 19 izan ziren eta 2007an 30.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa