Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-23 Hiria egin Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Hiria ez da zementua, ezta adreilua ere. Biak dira beharrezko hiria eraikitzeko, baina batez ere, pertsonak dira hiria. Gizonak, emakumeak, gazteak eta helduak dira hiria egiten dutenak.

Leioako Udalak urteak daramatza hiria egiteko konpromisoarekin. Bizi, lan egin eta goza daitekeen hiria, bizi-kalitatearekin. Konpromiso hori buruan, udalbatzan gauden taldeok elkarrekin lan egiten dugu. Lan horren fruitu, hil honetan bi ekimen ospatuko ditugu: baten kasuan, bere ibilbideari hasiera emango diogulako, eta bestearen kasuan, arrakastatsu amaitzen delako.

Lehenengo ekimena, Ondiz-Aldapan eraikiko diren 102 Babes Ofizialeko Etxebizitzei dagokie. Urte amaieran, beste 57 etxebizitza tasatu gehituko zaizkie. Horiek guztiak, Leioan erroldatutako bizilagunentzat izango dira, batez ere gazteentzat. Gure udalerriak etxebizitza babestua gogor sustatzea du ezaugarri; hori dela-eta, aipatu etxebizitzak ez dira azkenak izango, eta gehiago jarriko dira abian. Espero dugu ekimen berriak aurkeztu ahal izatea epe laburrean.

Bigarrena, solidaritatearekin zerikusia duten ekintzekin lotuta dago. Hartzaileak, alde batetik Txileko lurrikaragatiko kaltetuak izango dira, eta bestetik, Leioako elkarte bat. Elkarte horrek 30 urte darama desgaitasun intelektuala dutenekin lanean, arduratzen eta laguntzen, haiei bizitza ahalik eta normalen egiten saiatzen. Bi ekimen horiek ohore egiten diote “lokaletik globalera” arauari.

Hori da helburua, hiria egiten jarraitu. Pertsonentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa