Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-27 Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Pinuetako taberna bateko arduraduna eta zerbitzaria atxilotu dituzte droga-trafikoagatik
Leioako Udaltzaingoa / Leioako Udaltzaingoa

Ertzaintzak eta Leioako Udaltzaingoak elkarlanean egindako operatibo batean, 40 urteko gizon bat eta 39 urteko emakume bat atxilotu dituzte, beren tabernan, Pinuetan, substantzia estupefazienteekin trafikatzen ari zirela egiaztatu ostean.

Atzo, asteazkena 26, goizeko lehen orduan, Ertzaintzako agenteek, Leioako udaltzainekin koordinatuta, Pinueta auzoko ostalaritza-establezimenduak zaintzeko dispositibo bat ezarri zuten, substantzia estupefazienteekin trafikatzen ote zuten egiaztatzeko.

Bertan, tabernetako batean bezeroak sartu eta gutxira irteten zirela ikusi ondoren, agenteek egiaztatu zuten barruan haxixa erosi zutela.

Hori horrela, bertaratutako agenteek ostalaritza-establezimenduko zerbitzaria eta hura zuzentzen zuen gizona atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gizonari, gainera, haxixa eta ustez substantzien salmentatik lortutako dirua atzeman zizkioten.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideei ekiteko, eta, amaitutakoan, Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku uztea espero da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa