Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-08-12 Pinuetako taberna bat zigilatu dute eta zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoko ustezko delituagatik
Pinueta / Pinueta

Leioako udaltzainek Pinuetako ‘Tsunami’ taberna zigilatu zuten atzo, osasun publikoaren aurkako ustezko delituagatik zerbitzaria atxilotu eta lokalaren miaketan guztira 10.500 euro konfiskatu dute eskudirutan, substantzia estupefazienteak eta banatzeko hainbat materialekin batera.

Atean aparkatuta zegoen patinete batek Udaltzaingoaren patruila baten arreta jaso zuen, goiz hartan desagertu zela salatu zutelako. Agenteak lokalera sartu ziren jabeari buruz galdetzeko, eta zerbitzaria bakarrik aurkitu zuten. Zerbitzariak onartu zuen ez zela berea, eta taberna barruan hainbat patinete elektriko aurkitu zituzten. Hala, agenteen susmo txarrak piztu ziren, eta zerbitzaria identifikatu ondoren, osasun publikoaren aurkako delituagatik ikertuta dagoela jakin zuten. Une horretan, diru-kopuru handia ikusi zuten bere poltsan, eta honek ezin izan zuen argitu nondik atera zuen. Hori dela eta, agenteek atxilotu egin zuten.

Lokalaren erregistroan, substantziak eta banatzeko prestatutako hainbat material aurkitu zituzten. Ikuskapen horretan, pertsona bat lokalera sartu zen eta identifikatu egin zuten agenteek. Diru-kopuru handia zeraman eskudirutan, baina ezin izan zuen argitu nondik ateratakoa zen. Beraz, dirua eta zeraman patinetea konfiskatu zizkioten.

Arratsaldean, udaltzainak eta atxilotua lokalera itzuli ziren, Ertzaintzaren txakur-unitatearen laguntzarekin, eta hormako zulo batean ezkutatutako estupefaziente gehiago aurkitu zituzten.

Guztira, eragiketa berean 10.500 euro, hainbat substantzia estupefaziente eta uztez lapurtutako hainbat patinete elektriko aurkitu zituzten. Atxilotua, berriz, mota horretako delituengatik ikertua, epailearen esku utzi dute gaur.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa