Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-25 Berbodromoa Leioan da berriz
Berbodromoa / Berbodromoa

Martxoaren 30ean, asteazkena, izango da, goizez (10:30) eta arratsaldez (17:00 eta 19:00), Sakoneta kiroldegian. Berbodromoa normaltasunez itzuli da Leioara, euskara kalera eramateko, euskararen erabilera indartzeko eta udalerriko euskaldunak euskara ikasten ari direnekin harremanetan jartzeko. Bertan elkartuko gara euskaldunak eta euskara ikasleak elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiten tarte atsegina partekatzeko.

Nola egingo dugu?
Berbodromoa Sakoneta kiroldegian egingo da, frontoian. Aulkien bidez, zenbakiz seinaleztatutako taldeak osatuko dira. Talde bakoitzak lau pertsona izango ditu, interes orokorreko gaiei buruz lasai hitz egiteko.

Gai bakoitzari buruz hitz egiteko 15-20 minutu izango ditugu, eta, denbora hori amaitzean, parte-hartzaileek taldez eta solaskideez aldatu beharko dute, gutxienez hamabi pertsonarekin hitz egiteko eta harremanak izateko.

Izena emateko:
Telefonoa edo whatsappa: 688850129/e-maila: berbaldun.leioa@gmail.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa