Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-01-13 'Familian' programaren saio berriak antolatu dira
/

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak 'Familan' programaren saio berriak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Tailerrak 4 urtetik gorako haur leioaztarrei zuzenduta daude, betiere pertsona heldu batekin. Ezinbestekoa da astebete lehenago Euskara Zerbitzuan izena ematea.

Saioak euskara hutsean izango dira, helburua euskararen erabilera sustatzea baita, bai familian, bai familia artean, eta harreman-sare bat osatzea. Parte hartzaileek, beraz, euskaraz komunikatzen jakin behar dute parte hartzeko.

Hilero bi saio eskainiko dira (urtarrilaren 15ean eta 21ean, otsailaren 6an eta 11n, martxoaren 6an eta 11n, apirilaren 1ean eta 2an eta maiatzaren 7an eta 13an), 70-90 minutukoak bakoitza, Leioako hainbat tokitan: Pinuetako ludoteka eta Kultur Leioa.

COVID-19a dela eta, une bakoitzean dauden segurtasun- eta babes-neurri eta -arau guztiak bermatuko dira. Horrek edukiera edo egutegia egokitzera behartu lezake. Indarrean dagoen legediaren arabera, Covid ziurtagiria eskatuko zaie bertaratzen diren helduei.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskuorria (pdf, 912 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa