Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-15 Leioak Gabonak seguruak izango ditu eta presentzialtasuna berreskuratuko du
Olentzero eta Mari Domingi / Olentzero eta Mari Domingi

Teknologia berriek erraztu zuten iaz Leioako txiki guztiak Olentzero eta Mari Domingirekin eta Errege Magoekin egotea. Baina aurten, hain maiteak diren pertsona horiek leioaztarrekin aurrez aurre egongo dira berriro, eta haien eskaerak ozen entzungo dituzte.

Udaleko kultura arloak dena prest dauka datozen Gabonak pandemiaren aurrekoak bezain bereziak izan daitezen. Aldaketa batzuk egin dira osasun-neurri guztiak betetzen direla ziurtatzeko eta benetako protagonistek, txikiek, egun horietaz gozatu behar dutela ahaztu gabe.

Horregatik, Kandelazubietako Haurrentzako Parkea txotxongilo, magia edo pailazo ikuskizunekin ordezkatu da, besteak beste. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean, Kandelazubietan, goiz eta arratsaldeko saioak izango dira, ikuskizun ezberdinekin. Etxeko txikienei barre eginaraziko dieten proposamenak.

Sarrera bi eurokoa izango da saio bakoitzeko. Ekarpen sinbolikoa da, eta, ondoren, ASPANOVAS elkarteari emango zaio, minbizia duten haurren senideei laguntzeko.

Beste berritasun bat da Mari Domingi eta Olentzero Leioako txikiekin aurrez aurre egongo direla. Kultur Leioan izango da abenduaren 24an, 9: 00etatik 21: 00etara. Horretarako, aldez aurretik pertsona heldu batek bere txanda erreserbatu beharko du Kultur Leioan, talde txikiak antolatu ahal izateko, segurtasun-neurri guztiak betetzeko eta, aldi berean, ilara luzeak saihesteko.

Bestalde, Leioako auzo batzuek Olentzeroren bisita ere izango dute, Lamiako, Txorierri, Pinueta edo San Bartolome auzo-elkarteen laguntzari esker.

Gogoan izan Olentzeroren eta Errege Magoen gutunak uzteko postontziak herriko hainbat tokitan jarrita daudela: kultur Leioan, Sakoneta Kiroldegian, Gaztelubideko bulegoan, Udaletxean, eta Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artatza eta Altzagako ikastetxe publikoetan, leioaztarrek beren gutunak utz ditzaten.

Errege Magoak ere Leioan izango dira, baina oraingoan Kandelazubietan hartuko dituzte jarraitzaileak. Tradizioz bezala, urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etatik 21:00etara, hau ere aldez aurreko hitzorduarekin, abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra, Kultur Leioan. Lamiakon Meltxor, Gaspar eta Baltasar ere izango dira.

Leioako Kultur Leioan ere egun hauetan Leioako publikoak asko eskatzen dituen musika-hitzordu pare bat izango dira. Abenduaren 11n Leioako Musika Banda izan zen eta abenduaren 22an (19:30ean) Udal Kontserbatorioko Orkestraren txanda izango da.

Egun hauetan Leioako beste klasiko bat haurrentzako antzerki-zikloa da, 4-5 urtetik gorakoentzat, «Gabonetan antzokira», proposamen oso interesgarriekin: Paraiso Antzokiko LEIHOAK (abenduaren 27an), Natxo Vilar Produkzioetako BREMENGO MUSIKARIAK (abenduaren 28an) eta Feten 2021 saria lortu duen Las COTTTON DE ANITA Maravillas(abenduaren 29an) . Emanaldi bakoitzak 6 euroko kostua du eta zikloko bonua 18 eurokoa da.

Leioako nerabeek ere Gabonetako programazio berezia izango dute Aterpe Leioa Gaztegunean, eta bertan ez dira faltako oporraldi hau dibertigarriagoa egiteko ikastaro, tailer eta ekintza bereziak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa