Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-18 Artatzaganako LeioaAuzoetan prozesuan 100 proposamen baino gehiago jaso dira
Artatzagana / Artatzagana

Asteartean amaitu zen Leioako Auzoetan prozesuan parte hartzeko epea, eta guztira 109 proposamen jaso ziren, Artatzagana bizi, lan egin edo ezagutzen duten 61 pertsonenak.

109 proposamenak 65 formularioren bidez jaso ziren; horietatik 33 auzoko karpan jaso ziren joan den astelehenean, 8 LeioaZabalik Gardentasun Atariaren bitartez eta 24 auzoan jarritako postontzian.

Udal langileek orain proposamen bakoitza baloratuko dute eta zeintzuk garatu daitezkeen aztertuko dute. Emaitza horiek dokumentu batean helaraziko dira etxe bakoitzera. Aurrerago, bilera bat egingo da auzoan emaitza horiek eta Udalak hartuko dituen konpromisoak aurkezteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa