Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-03 Leioako Egunik hunkigarriena ospatuko da bihar
Leioako Indarra / Leioako Indarra

Bihar, pandemia piztu ondorengo Leioako Egunaren lehen ospakizuna izango da Leioan, eta, horregatik, zentzu berri bat hartuko du eta, COVID delakoaren ondorioz, hil diren herritar guztiak gogoratzeko eta, aldi berean, egun zailenetan zaindu eta lagundu gintuzten pertsonak omentzeko balioko du.

"Ez genuen efemeride honen ohiko ospakizuna berriz hartu nahi, auzokide hauei euren borroka, lana eta dedikazioa gogoratu eta eskertu gabe", adierazi zuen Iban Rodriguez Etxebarria alkateak. Hori dela eta, aurten Leioako sorreraren 495. urteurreneko ekitaldia sinbolikoa izango da eta aurrekoekin alderatuta oso bestelakoa.

Ekitaldia bihar izango da, azaroak 4, 20:00etan, 'Leioako indarra' eskulturaren ondoan. Bertara, udalbatzaz gain, Leioako herritar guztiak gonbidatuta daude, guztien artean omenaldi polit hau egiteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa