Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-21 Leioako ikasleek 'autorik gabeko eguna' ospatuko dute bihar
bizibideak / Bizibideak

Leioako ikasleek 'autorik gabeko eguna' ospatuko dute bihar

Bihar, irailak 22, "Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna" dela eta, sei ikastetxek eta Gaude elkartearen Donibane Okupazio Zentroak HIT (Haur ibiltarien Topaketa) ospatuko dute, mugikortasun modu iraunkorragoekin konprometitu beharra gogorarazteko.

Leioan bost gune zehatz jarriko dituzte: "Segi Ibiltzen: autonomiarako lehen geltokia". Goizeko 8:00etatik 10:30era, gune horiek prest egongo dira seme-alabak uzteko eta, horrela, azken zatia ikaskideekin ikastetxeraino oinez egin ahal izateko.

"Segi Ibiltzen" 5 geralekuak hemen egongo dira:
- Skate Parkeko aparkalekua (Eusko Gudarien Etorbidea)
- La Carbonera aparkalekua (Sabino Arana, Iturriondo eta Luis Bilbao Libano artean)
- Artatza Romo BHI institutuaren aurreko aparkaleku-gunea (Amaia etorbidea)
- Artatza, 26 (autobus geltokia)
- Udaletxeko aparkalekua, parrokiaren ondoan

Gune horietan monitoreak egongo dira, haiek hartzeko eta nondik nora joan azaltzeko. Heldurik gabe joan nahi ez duten haurrek hezitzaile batek lagunduta egin ahal izango dute bat taldeekin, eta hezitzaile hori noizean behin aterako da.

Hauek dira ekimenean parte hartzen duten ikastetxeak:
- Artatza-Pinueta HLHI.
- San Bartolome HLHI
- Txomin Aresti HLHI
- Colegio Mercedarias Ikastetxea
- Betiko Ikastola
- Colegio Irlandesas Ikastetxea
- Donibane Zentro Okupazionala

Leioak bost urte daramatza "Bizibideak-Eskolara lagunekaz" proiektua garatzen, eta Euskadin erreferentziazko udalerria da proiektuaren garapenean. Talde eragilea osatzen duten eragileek gidatuta (ikastetxeak, guraso-elkarteak, udaleko teknikariak eta politikariak, Leioako tokiko osasun-zentroko arduradunak, udalerriko zenbait gizarte eragile eta haurrak), guztien artean proiektua definitzen eta eboluzionatzen ari da: mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko konponbideak eta proposamen berriak bilatzen. Baina, batez ere, haurren autonomia landu nahi da hirian, Francesco Tonucciren filosofiari jarraituz: "Umeentzat hiri atsegina dena, pertsona guztientzat pentsatutako hiria da".

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa