Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-13 Leioako Udalak Gorenera joko du EAEko Auzitegi Nagusiaren azken epaiaren aurka
udala / udala

Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabaki du gaur osoko bilkurari proposatzea EAEko Auzitegi Nagusiaren azken epaiaren aurka jotzea. Epai horren arabera, Udalak Pinosolo ABEEaren enpresei kalte-ordainak ordaindu behar dizkie, kontratua suntsiarazteagatik.

Gertakariak duela urte batzuk hasi ziren. 2016ko azaroaren 30eko udalbatzak erabaki zuen ofizioz berrikusteko eta Pinosolo kirol-guneko obren kontratuaren behin-behineko eta behin betiko esleipenak baliogabetzeko prozedura hastea. Esleipenak 2011/01/30ean eta 2011/02/11n egin ziren, hurrenez hurren.

2017ko ekainaren 20an, Udalak, Osoko Bilkuran ere, behin betiko onartu zuen aipatutako akordioa, prozedura hori amaitu ondoren. Era berean, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak irizpen bat egin zuen horri buruz. Irizpen horretan, kideen gehiengoak onartu zuen Udalak hartutako erabakia.

ABEE esleipendunak Administrazioarekiko Auzien Auzitegira jo zuen, eta errekurtso horretan baliogabetzat jo zen prozesu osoa; beraz, ez zen aipatutako ABEEa konpentsatzeko edo hari kalte-ordaina emateko zenbatekorik ezarri. Duela urtebete eskas, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak Leioaztar Udalaren aldeko epaia eman zuen, enpresek jarritako errekurtsoa ezetsiz, eta berariaz adierazi zuen Udalak hartutako ebazpena eta Udalarentzako 0 kostuko kontratuaren likidazioa zuzenbidearen araberakoak zirela.

Orain, Leioako Udalak, kautelazko neurri gisa, EAEko Auzitegi Nagusiak finkatutako kalte-ordaina ordainduko du, Leioako interesak Auzitegi Gorenean defendatzeari kalterik egin gabe.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa