Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-07 Artatza Jauregia ezagutzeko bisita antzeztuak antolatu ditu Udalak Leioaztarrek lehentasuna izango dute lehen asteburuan, azaroaren 16 eta 17an, baina izena eman beharko da aldez aurretik Kultur Leioan.
artatza / artatza

Azaroaren 16tik aurrera Leioako Udalak Artatza jauregiko ateak oso modu berezian irekiko ditu. Jauregian sartzerakoan denboran zehar bidaiatuko dugu, zehazki 20ko hamarkadara, eta bertan ikusi ahal izango dugu Jauregiko bizilagunen bizimodua, film baten barruan bageunde bezala.

Chavarri familiaren garaian antzeztutako eta testuinguruan kokatutako bisita hauekin, Leioako Udalak jauregiko ateak zabaltzen jarraitu nahi die leioaztarrei eta, aldi berean, eraikinaren historia eta jatorria gogoratu.

Lehen asteburua, azaroaren 16 eta 17an, leioaztarrei bakarrik zuzenduta egongo dira bisitak. Gainontzeko asteburuetan, urtarrilaren 5era arte gainontzeko pertsonentzat zabalik egongo da. Betiere, joan aurretik izena eman beharko da Kultur Leioa bertan edota 94.607.2570 telefonora deituz. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era izango da, orduro 20 lagun inguruko talde bat.

Gogoratu behar da ez dela ohiko bisita izango, bisitek ez dute gidarik izango, baizik eta jauregiko "biztanleek" beraiek kontatuko dizkigute Eskuinaldeko eraikin erakargarrienetako baten sekretuak eta xehetasunak.

Gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako bisitaldi hauetan, Jauregiko zenbait gela ezagutuko ditugu, garai batean ziren bezala: Hall, kapera, logela pribatuak, sukaldeak, jantokiak, egonlekua, haurren gunea, aretoak, kanpoko lorategiak eta pergolak.

Eusko Jaurlaritzak Udalari erabilera eman zionetik, hainbat kultura-jarduera egin dira eraikin horretan, eta antzerki-bisita horiek aukera berri eta originala osatzen dute, Udalak bizilagunei eskaintzen diena.

Open House 2019ko eraikinik bisitatuena
Artatza eraikina ezezagun handia da askorentzat, eta, horregatik, erakargarritasun handia du bitxientzat eta inguruko bizilagunentzat. Horregatik, Open Housen aurtengo edizioan Artatza jauregia, parte hartu zuen Leioako eraikin bakarra, izan zen bisita gehien jaso zituena. 3.500 lagunek baino gehiagok bisitatu ahal izan zuten jauregia iraileko azken asteburuan. Antolakuntzatik adierazi zuten bezala, gida kopurua indartu behar izan zuten, jende andanari arreta eman ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa