Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-09-19 Leioako Udaltzaingoak lehortze prozesuan zegoen marihuana plantazioa aurkitu du Leioan hutsik dagoen eraikin batean
PLANTACION / PLANTAZIO

Leioako Udaltzaingoak Peruri auzoan hutsik dagoen eraikin baten barruan lehortze prozesuan zegoen marihuana plantazioa aurkitu zuen atzo. Guztira, 22 kilo inguruko plantazioa da eta merkatuan 28.000 euroko balio izango zuena.

Zonaldean lan egiten zuen herritar batek deitu zuen Udaltzaingora eraikinetik ateratzen den usainaz ohartarazten. Agenteak bertaratu zirenean, eraikineko hainbat gelatan banatuta aurkitu zituzten landareak eskegita, lehortze prozesuan.

Eraikin hau, komentua izan zen eta gaur egun hutsik dago eroslea aurkitu arte, beraz baldintza egokiak biltzen zituen holako ekintza baterako. Sarrerako segurtasun neurriak (giltzarrapoak…) ondo aurkitu dira, beraz, teilatutik sartu izan direla uste du Udaltzaingoak.

Egileak nortzuk izan ziren ikertzen jarraitzen du Leioako Udaltzaingoak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa