Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-25 Lurraren Bidean, Euskal Herriko geologiara hurbiltzen gaituen dokumentala aurkeztuko du Aranzadik Ikus-entzunezkoa Kultur Leioan estreinatuko da otsailaren 1ean, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da
Presentación en Kortesanabarri / Aurkezpena Kortesanabarrin

Urratsez-urrats, Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteak irakurriz, gure paisaia ulertzera lagunduko digun dokumental dibulgatiboa da Lurraren Bidean. Milioi urtetan zehar bidaiatuz, itsaso tropikaletik glaziarretara pasaz, itsas sakoneko eremuetatik laku ertzetara irristatuz, bizi gareneko lurrari argia emango dion ikus-entzunezkoa ekoiztu du ikertzaile eta kultur eragile anitzek osaturiko lantaldeak. Lurraren bidean Aranzadi Zientzia Elkartearen eta UPV/EHUren gidaritzapean ekoiztu den dokumental dibulgatiboa da, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EITBren kolaborazioarekin.

Azpiegitura zientifiko bihurtu den Kortesenabarri baserrian bildu dira Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea, Arantxa Aranburu EHUko geologia irakaslea eta Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia dokumentalaren aurkezpen ekitaldia iragartzeko. Baserri horren baitan hainbat ikerketa-ildo bultzatzen dituzte Aranzadik eta EHUk elkarlanean: Kostaldeko geologia, Karstaren geologia eta Ornodunen paleontologia, besteak beste, eta toki paregabea da publiko euskaldun zabal bati gonbitea luzatzeko.

Ikus-entzunezkoa Kultur Leioan estreinatuko da otsailaren 1ean, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hori gutxi balitz, bertaratzen diren guztiei dokumentalaren ale bat emango zaie, proiektuaren xedea ahalik eta jende gehienak ikustea eta ikastea baita; izan ere, proiektua Euskal Herriko ikastetxeen artean zabaltzen ari da, material didaktiko gisa erabili bailiteke.

Dokumentalaren sinopsia

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko.

Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren.

Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa