Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-30 Iberdrolako langilea dela esanez etxeetan lapurtzen ari da gizon bat
pl / pl

Leioako Udaltzaingoak kontuz ibiltzeko eskatzen die leioaztarrei etxeetan lapurtzen ari den Iberdrolako langile faltsu batekin. Dirudienez, gizon batek Leioako hainbat etxeetan lapurtu du Iberdrolako langilea dela esanez, horrela etxeetara sartzea lortzen du eta baliozko gauzak sartzen ditu motxilan ihes irten baino arinago.

Gizon honen deskribapena ondokoa da: 40 urte ingurukoa, altua, argala, beltzarana eta itxura narratsa, eta beti motxila batekin joaten ohi da. Iberdrolako langilea dela esanez etxeko instalazioan konprobazio batzuk egin behar dituela adierazten du. Etxeko jabeari urrunen dagoen logelara joatea eskatzen dio froga batzuk egiteko, momentu horretan eskura dituen baliozko objektuak hartzen ditu motxila barruan eta ihes egiten du.

Udaltzaingoak gogorazi egiten du gasa, argindarra edota telefoniako enpresek aldez aurretik abisatzen dutela idatziz beren langileak etxeetara joan behar direnean, eta langile hauek behar bezalako identifikazioa aurkezten dutela beti.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa