Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Abuztuaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-24 Leioako Udaltzaingoak segurtasuna indartuko du merkatal guneetan
sms / sms

Badakigu zein garrantzitsua den gure herriko dendentzat Gabonetako kanpaina, beraz, Leioako Udalak gure dendarien segurtasunerako dispositibo berezi bat jarriko du martxan egun hauetan. Aurreko urteetan izandako harrera ona eta emaitza onak ikusita aurten ere zaintza kanpaina martxan jartzea erabaki du Udalak, herriko dendetan segurtasuna indartzeko asmoz.

Horretarako, Udaltzaingoaren bidez, zaintza indartuko da, dendak dauden guneetan bereziki, lapurretak ekiditeko asmoz. Gabonetan salmenta onak egotea nahi dugu, beraz, gure dendariei babesa eman nahi diegu, segurtasun handiagoa emanez.

Halaber, tokiko Poliziak SMS bidalketa sistemaren gogorapen bat egingo du merkatari gehienak sistema honetaz baliatzeko asmoz. Horrekin, dendari guztiei Leioan gertatzen diren lapurreten berri emateko, horrela, jakinaren gainean egongo dira eta neurriak hartu ahal izango dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa