Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2019ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-23 Bibrazio oneko egunak
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Oso data maiteak datoz, etxeko txikienentzat batez ere, ilusio kutsakorrez bizi baitituzte egunok. Eurengatik eta eurentzat, Leioako Udalak egitarau oso bat antolatu du jarduera eta jolasez betea, hala nola, Kandelazubietako Gabonetako Parkea.

Nagusiago garenok arduratuago egoten jarraituko dugu eguneroko gauzekin, lanarekin adibidez. Eta horretaz albiste ona daukagu, Leioako Udalak herriko16 langabetu kontratatu dituelako sei hilabeterako, gizarte kolektibo ahulenetarikoak gainera, Enplegu Planari esker. Hiriko zaindari lanak burutuko dituzte, eta LeioaBidean eta Leioa Berpiztu zerbitzuetan lagunduko dute.

Azken talde horrek lan egingo du Leioan hutsik dauden lonjen egoera estetikoa hobetzeko eta aktibo daudenen errealitatea ezagutzeko. Asmoa da zubiak eraikitzea enpresa lagapenari, errentagarri den negoziorik ez ixteko eta ekintzaile berrien esku jarri ahal izateko. Behargintza Leioaren lan ildo berria Leioako produktibitatea eta leioaztarren enplegagarritasuna hobetzeko.

Nolanahi ere, txikienen ilusioz edo helduagoon ikuspegiz, jai zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuet.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa